Ongi etorri Garaziren blogera, TTBri buruzkoa!!!!!!

domingo, 28 de marzo de 2010

Informazioaren gizartean gaude orain. Badirudi dena positiboa dela.Baina gaur egun guztion datu pribatuak enpresen menpe daude, zer esan nahi du hau, datu trafikoa ematen dela. Badirudi gure datuak ez diogula inori ematen baiana egia esan denbora guztian gure detuak erabiltzen gaude, interneten mugitzean, kreditu-txartelarekin ordanintzean... Dispositibo horiek informazio igorleak dira. Datuen trafiko hori ez emateko, aukera bakarra dago : Horrelako dispositiboak EZ erabiltzea, bideoan agertzen den gizonarekin ikusten dugun moduan.

Nire ustez, teknologia gure egunekortasunean guztiz sartuta dago. Gaur egun, ezin gara bizi ordenagailu, mobil edo VISArik gabe, baian askotan ez gara konturatzen horrek dakarren arazoak. Adibidez Tuentiari esker argazkiak konpartitu dezakegu, edota leku jakin baten ordu jakin batean lagun guztiekin gelditu baina badirudi konturatzen ez garela horrek dakarrena, izan ere, nahi duenak sartu daiteke eta irakurri non ibiliko garen, zein ordutan eta norekin. Horrexegatik nire ustez gehiegi konfiatu gara TTBB-ei dagokiola

Prometeus "the media revolution"

Asko saiatu eta gero, moodlen sartzea lortu dut eta "Prometeus" bideoa ikusi dut.

Bideoak etorkizun posible bat erakusten digu, gure mundua aldatuko den mundu bat, non internet era askotako "bizitzei" zabalduko dizkigu ateak. Mundu berri honetan, dena digitala da, errealitate birtuala.
Nire ustez bideo egia dela esan dezaket, hemendik 50 urtetara guztia digitalizatuta egongo da, baina horrek ekarriko duen sozietatea ez dakit hobeagoa izango denik, Hau da benetan behar dugu hainbeste teknologia? Benetan gure bisitza errezten du? Nire ustez, etorkizuna inpertsonalagoa izango da, gizakien arteko erlazioainpertsonalagoak izango dira eta ez duzu pertsona horiekin taberna batean gelditzeko beharrik web-cam batekin egingo dugu guztia, baina, hori bada giza-erlazioa?
Teknologia berrien erabilerari dagokionez, eskoletan errezago izango litzateke eskolako eta gurasoen arteko erlazioa beti ere kontutan izanik garrantzitzuena umeea dela.

lunes, 15 de marzo de 2010

Eskola 2.0


Sarrera

Jakintza gizarte aurreratuetan sortzen da, sarritan, pertsonaren eta makinaren elkarreraginez. Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.


Hardwarea

Eskola 2.0 programako ordenagailuak miniordenagailu eramangarriak dira. 10”ko pantaila dute eta diskoaren edukiera 160 GBkoa, RAM memoria 2 Gb-ekoa da, eta 1.6 GHz-ko prozesatzailea, kontsumo gutxikoa.
Arbel digitalen ukimen-azalera 77”koa da, eta bertikalean mugitu eta hainbat altueratara iristeko euskarri bat dute. Gainera, bideo-proiektagailuari eta bozgorailuari lotuko zaizkie.
Era berean, armairu elektrifikatu bat egongo da gelako, miniordenagailu eramangarrien bateriak berriro kargatzeko eta garraio-poltsak biltzeko.


Konektagarritasuna

Eskolako 2.0ko gelak hari gabeko sarrera-puntu bat izango du, gela barruan ekipo guztiak Interneti lotu ahal izateko. VLAN Wifi sare birtuala eratuko da, eta ikastetxeko VLANen arteko arauak definituko dira.
Konektagarritasuna segurtatzeko, sare-arkitektura migratzeko proiektu bat burutzen ari da Saila, eta horrek banda-zabalera handitu beharra dakar.


Softwarea

Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta Microsoft Windows XP Profesional.
Bi sistema eragile horietan, gutxienez, ofimatikako softwarea (OpenOffice), nabigatzailea (Mozilla Firefox), antibirusa eta plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko dira, eta horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean lizentzia librean, lehentasuna emango zaie. Ikastetxeak uste badu egile-eskubideen legeak babestutako softwarea erabili behar duela, Hezkuntza Sailari eskatu beharko dio. Honek berriz, egoki irizten badio, lizentziak emango dizkio ikastetxeari. Guztiz debekatuta gertuko da jabetza intelektualeko eskubideak urratu dezakeen softwarerik instalatu eta erabiltzea.


Edukiak

Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare hori autonomia-erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak partekatzen dugu, eta Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago.
Era berean, metodologia-proposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak egongo dira.


Prestakuntza

Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek prestakuntza jasoko dute eskualdeka. Hiru mailatako prestakuntza planteatu da: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Horrela, prestatuko diren irakasle guztiek IKT gaietan duten trebetasun-mailara egokituko da. Berritzeguneetako aholkulariek prestakuntza hori ematen dihardute, ikastetxeek material informatikoa jaso baino lehenago. Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik alderdi metodologikoak ere oso kontuan hartu dira.


Eskola 2.0 programaren zenbatekoa

Programa honetarako 12.660.004,12 € jaso dira, miniordenagailu eramangarriak, arbel digitalak, armairuak, wifi konexioak eta garraio-poltsak erosteko. Kopuru horri irakasleentzako ordenagailu eramangarriak gehitu behar zaizkio eta konektibitatea handitzeko eta irakasleak prestatzeko ekintzen kostua.


Tresnen datuak

Gelak, guztira, 539 dira ikastetxe publikoetan eta 401 itunpeko ikastetxetan.
Tresnak gelako: arbel digital interaktiboa, bideo-proiektagailua, bozgorailuak, armairu elektrifikatu metalikoa, miniordenagailu eramangarri bat ikasleko eta irakaslearentzako ordenagailua.
Ikasleek erabiltzeko, guztira, 18.159 ordenagailu entregatuko dira.





Hemen bideo batzuk ikus dezakezue

domingo, 7 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta
truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.


Hemen Ikusi daiteke gure "sozietateri", hau da informazioaren gizarteari, eginiko inkesta bat.

sábado, 27 de febrero de 2010

Tim O'Reilly

Tim O'Reilly, 1954 jaio zen Corken (Irlanda) O'Reilly Media (editoriala) fundatzaile eta zuzendaria da.Software "libre"aren defendatzailea da eta wWeb 2.0 kontzeptuaren asmatzile bat. Hainbat liburu publikatu izan ditu guztiak bere editorialean.




Artikulo hau ere utziko dizuet.

lunes, 22 de febrero de 2010

Web 3.0

Web 3.0 kontzeptu berria da. Web semantikoa askoz diotenez..azken finean, web erabileraren bilakaera eta aurrepausu bat da.

Bideo honetan oso ondo azaltzen da.





Gehiago jakin nahi baduzue..... begiratu link hau

lunes, 15 de febrero de 2010

Ongi Etorria

Kaixo!!!!Negrita

Hemen hasten da niretzat abentura berri hau, lehenengoz Blog bat sortu egin dut eta zertarako, ba unibertsitatean egiten duguna azaltzeko, ez egunero egiten dugun guztiaren berri emateko baizik eta, teknologia berriko ikasgaian egiten ditugun gauzen berri heman ahal izateko.

Teknologia berriei lotutako berriak eta bitxikeriak ere azaltzen saiatuko naiz. ordenagaiuak gustoko ditut eta egunero erabiltzen dut nire etxeko ordenagailua. Baina errekurtzo gutxikoa naizela ere esan dezaket, Tuenti, VLC, Emule...eta horrelakoak baino ez ditut erabiltzen eta noski gaurtik aurrera ere Blog hau XD.


Eskerrik asko irakurtzeagatik!!